XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hi haiz, Euskal-Herria, haritz hori bera
Arrotza nausiturik, moztua sobera
Oi gure arbasoak, ez otoi begira
Zein goratik garen gu jautsiak behera.

Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik Euskaldun jendea,
Begira dezan beti lehengo fedea,
Zor zaizkon zuzenekin ardiets bakea.

Gratien ADEMA-ZALDUBY-ren kantu hau osorik edirenen da emendioan.

HOGEI-TA-HAMABIGARREN JELKALDIA. Abuna patriarka, Menelik erregea, erregiña, 1896. urtean.

ABUNA
Negûz inperadorea
erregeen erregea,
Huna orain Abadiak
igorten daizûn berria.

Italianoak gisala
horra zaizkû indartûrik
erresumaz jabetzea
xede zintako hartûrik.

Gerla dikezûgû laster
otsoa hor artelian,
Deit dezagûn arren jauna
gûdûkala popûlia.

MENELIK
Oi Salamon erregea
ene arbaso handia,
gain hortarik hel zakitzat
eman zure zohardia.